Haurtzaro eta ikaskuntzaren inguruan hausnartzen haritu gara azken klase hauetan. Bi hitz hauek, nahiz eta hitz arrunt eta sinpleak iruditu, atzean, oso kontzeptu konplexu batzuk gordetzen dituzte eta hauek aztertzen eta analizatzen aritu gara hiru saioetan zehar.
HAURTZAROA:
"Haurtzaro" hitza esandakoan, hainbat irudi edota oroitzapen zehatz batzuk etortzen zaizikigu burura edo etapa honetako ezaugarri konkretu batzuen inguru pentzatzen dugu. Honako hauen adibidea argazki hau da:
Argazki honetan, Europarrak diren ume batzuk jolasten agertzen dira, azal txurikoak eta errubiloak direnak (nesken kasuan batez
ere). Gainera, argazki hauek oso
argitsuak izan ohi dira; belara berde-berdea dago, jantzita daramaten arropak
oso koloretsuak eta argiak dira eta atzealdean ikusten dena ere argia da. Argitasun
honek poztasuna transmititzen du, gure bizitzaren aldirik argitzuena dela haurtzaroa.
Hiru haurrak irribarretsu eta alai agertzen dira, golosinak jaten eta lurrean botata
jolasten. Haien aurpegiak askatasuna, alaitasuna eta ardura eza erakusten du, beraien artean inolako eztabaidarik izaten eta bakarrik lagunetik egoteaz disfrutatzen eta jolasteko denbora aprobetzatzen. Aldi hau larritasun gabeko eta arazorik gabeko denboraldia da, esperimentazio aroa, adiskidetasunaren eta jolastearen denbora eta aldi honetan dauden haurren asmoa ondo
pasatzearena izaten da zikintzeari inolako garrantzirik eman gabe.
Argazki hau ez dut aukeratu aukeratzeagatik baizik eta haurtzaroaren inguruko esteoreotipoak (azalaren kolorea, maila sozio-ekonomikoa, alaitasun kostante hori, ardura eza eta horrelakoak) bete-betean betetzen dituelako eta honelako argazkiak direlako guk haurtzaroa esatean pentsatzen ditugunak.
Beste aldetik, haurtzaroaren beste aurpegia erakusten duen argazki hauek aukeratu ditut:
Honetan, bi haur ateratzen dira bata gurpil aulki batean eta beste beraren eskutik lotuta. Aurreko argazkiarekin konparatuz, hainbat ezberdinatsun ikus ditzazkegu.
Hasteko, argazki iluna da;
nahiz eta neskaren arropa koloretsua izan, atzeko aldea oso iluna da, hostorik
gabeko zuhaitzak daude eta lurra grisa da. Iluntasun hau, nire ustez,
tristura eta pena sortzeko erabiltzen da, jendea hunkitzeko; beste erako
argazkiekin berriz, efektu kontrakoa sortzen da, alaitasuna eta emozio onak
sorrarazten dute eta oroitzapen onak ekartzen dituzte. Beste ezaugarriren bat da umeak ez daudela ez jolasten ez alai edo irribarretsu. Iluntasunarekin batera, umeek aurpegi eta gorputzarekin transmititzen duten emozioa tristura da; honek helarazten digu horrelako ezgaitasunak dituzten umeek tristezian bizi direla eta ez daukatela haurtzaro alaia beste haurren modukoa.
Behean dauden beste argakietan ere ezaugarri berdinak gertatzen dira. Argazki ilunak dira biak non elbarri dagoen pertsona bakarrik agertzen da gela edo korridore ilun batean arropa ilunekin jantzita. Irudi hauek konretuki, tristura trasmititzeaz aparte, bakardadea ere transmititzen dute; honako ume batzek izan ahal duen bakardadea beste umeekin ez integratzeagatik sortua.
Begi bistakoa denez, honelako haurrak tristeziarekin lotzen ditugu, argazki gehienetan ikusten den moduan, baina bizitza errealean bereizitasun hauek dituzten ume hauek besteak bezain alaiak eta argiak dira eta haurtzaroa beste haurren moduan disfrutatzen dute, lagunak egiten dituzte eta parkean jolasten dute.
Argazki hauek aukeratu ditut haurtzaroaren inguruan hausnartzen dugunean, bereizitasun hauek dituzten umeeak ez ditugulako kontuan izaten ezta beraietan pertsatzen. Ematen du elbarriak egoteak haurtzarorik ez izatea esan nahi duela eta ez da horrela; hauek ere haurrak dira eta haurtzaroa guk bezala bizitzen dute; zergatik ume elbarrien irudiak ez dira agertzen haurtzaroaren inguruko argazki bilduman edo gure buruan gai hauen inguruan pentsatzen dugunean?
Bi motako argazkien egoera behin jakinda, ikus dezakegu ez dugula Afrikako kasuetara jo beharrik zein alde dagoen
gizartearen ikuspegiaren eta errealitatearen artean ikusteko. Gauza da, horrelako
argazkiak erakustea ez dela erakargarria hauek gizartean markatuta dauden
estereotipoak betetzen ez dituztelako eta gehiengoa den maila sozio-ekonomikoaren errealitatera hurbiltzen ez delako.
Garai hau, munduko
haur guztientzako, esperimentazioaren
garaia da, kideak egiteko eta jolasteko denboraldia, adiskidetasunaren
garaia eta naturarekin harreman
gehien daukagun aldia. Ez da inporta Afrikako edota Europako umea
izatea edo beso bat edo hanka bat faltatzea; ume guztiek, kultura eta ohitura
ezberdinak izan arren, aldi honetan ematen diren esandako fenomenoak bizitzen dituzte, era desberdinetan baina azken finean, denak umeak eta
haurtzaroaren barrukoak.
IRAKASKUNTZA:
"Ikaskuntza" hitzarekin beti ulertzen dena eskolaren barruko umeen ikaskuntza izaten da. Gainera
ez edozein eskola ikaskuntza baizik eta gelen barruan testu liburuen bitartez egiten
dena. Horregatik, ikaskuntza mota honen irudi bat aukeratu dut alde batetik eta bestetik, lehenengo irudi hau kontrajartzen duen familia ingurugiroan eta helduetan ematen den ikaskuntza.
Ikaskuntza
honetan hainbat ikasle gela baten barruak sartuta egoten dira beraien
ahulkietan eserita irakasleak esaten hari dena entzuten eta apunteak hartzen
eta irakasleak baimena ematen dienean, galderak egiten. Irakaskuntza mota hau
betidanik eskoletan eman dena izan da non materiala oso garrantzi handia
hartzen duen (liburuak, arbela, koadernoak, ebaluatzeko materiala: azterketak,
testak…) eta non ikasleek buruz ikasi behar dituzten irakasleak irakatsitako
gai guztiak. Irakaslearen papera,orduan, honako hau da: klasera heltzen da eta liburuan
agertzen diren testuak irakurtzen ditu, TEORIA, (edo esaten die ikasleei hauek
irakurtzeko) eta arbelean azaltzen du azaldu beharreko kontzeptuak, ariketa batzuk
prestatzen dizkie umeei hauek ikusitakoa lantzeko eta umeek egin ahal dituzten
galderak erantzuteko prest egoten da. Umeek berriz, beraien eserlekuetan
zintzo-zintzo iskanbila sortu gabe irakasleak esaten duena apuntatu behar dute
edo behintzat, adi egon behar dira eta galderarik badaukate eskua altxatu behar
dute hau egin ahal izateko. Klasea amaitzen denean, ikaslea gelaren barruan hitz egiteko eta altzatzeko baimena dauka eta patio orduak dituztenean, jolasteko eta laguneki egoteko tartea uzten diete.Gero, txirrina jotzean, berriro ere klasera bueltatu behar dira.
Ikaskuntza hau famatuena eta ezagunena da guztien artean bai heldu bai txiki. Izan ere, lehen, Franko garaietan ematen zen ikaskuntzaren antzekoa da.
Gauza da
irakaskuntza ez dela bakarrik gelen barruan ematen, ikaskuntza edozein gauza
sinpleetan sortzen da; familiartean adibidez. Inguru honetan, nire ustez, irakaskuntza esanguratsuena
ematen da non benetan gauza berriak eta erabilgarriak ikasten diren eta non
benetako ikaskuntza iraunkor bat ematen
den; gainera, honetan denok parte-hartzaileak gara, bai helduok bai umeek, ezagutzak ikasten eta
irakasten gaudelako batzuek besteengandik. Gelatik kanpoko irakaskuntza
honetan, umea askatasunez esperimentatzen du, bere erritmora eta esperientziak pilatuz, zeinen bidez, benetako ikaskuntza bat ematen den. Teoria
eta edukiak ikasten dituzte bai, baina era praktikoago batean eta beraientzako
logikoago eta ulertzeko era errazago batean (nik, behintzat, hoberen gogoratzen ditudan ikaskuntzak nire familia eta
lagunekin izandakoak dira, nire osaba-izeben herrian izandakoak hain zuzen ere).
Beste irudian agertzen ez den xehetasun bat da argazki honetan denek, bai umeek bai helduek, alai eta irribarretsu agertzen direla, egiten hari duenaz disfrutatzen eta gozatzen. Hori errealitatean horrela izaten da. Eskola antzinako metodo horretan umeak ez dute ikaskuntza disfrutatzen eta gorrotatzen ikasten dute maitatu baino. Beste ikakuntza mota hauetan berriz, eskolan gertatzen den justu kontrakoa ematen da.
Azken hau ere
irakaskuntza mota baten moduan ikusten dut, gauza da normalean ez dela ikaskuntza moduan ikusten edo guk ez
dugula horrela irudikatzen eta bakarrik eskolan ematen den umeen ikaskuntzan pentsatzen dugu.
Gainera,
ikaskuntza liburuekin lotzen dugu normalean eta ez; ikaskuntza leku guztietan
eta material anitzen bidez ematen da, adibidez naturaren bidez non, honekin oso
konektatuak gaudenez, ikaskuntza praktikoenak eta guretzako erabilgarrienak
ematen diren.
Beste alde
batetik, argazki honetan ere pertsona helduak agertzen dira eta horrekin esan
nahi dut eta argazkia helarazi nahi digu ikasten dutenak ez direla umeak bakarrik izaten. Gure bizitza
osoan zehar gauza berriak ikasten gabil, eten gabe, eta hau ere gizartearen
ikuspegitik ez da ikusten edo behintzat, alde batera uzten da (helduen
ikaskuntza, adin guztien jendearen ikaskuntza).
Bukatuta haurtzaroaren eta ikaskuntzaren inguruko argazkien hausnarketa hau, ondorioztatu dezakegu gizakiek errealitatearen izkutaketa egiten dugula kontzeptuak gure mesedera amoldatzen eta gizartearen konfiantzara egokitzen. Horretarako "habilezia" berezkoa daukagu dirudienez.