Hasteko bloga egin berria genuela, guk izandako hezkuntzaren inguruan hausnartu genuen txikiak gineneko argazkiez eta hauek begiratuz burura etortzen zitzaizkigun oroitzapenez baliatuz. Zehatz- mehatx hamar argazki komentatu eta hausnartu genituen eta klasean esperientzaik batu eta partekatu gnituen talde txikietan.
Ondoren, eduki mamitzua lantzen hasi ginen; Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan martzan dagoen Heziberri 2020 Curriculuma hain zuzen ere. Sarrera honetan eta beraz, klaseko saio honetan, Curriculumaren eskematizazioa egin genuen honek zein galderei erantzuten dion adierazten; Zer? edukiak, Nola? metodologia, ebaluazioa, etb. kurtsoan zehar ikasgai honen oinarria izango zen horrekin lehenbiziko kontaktua izanez.
Gero, Oinarrizko Curriculuma Diseinuaren (curriculum formala: Gobernuek, ikastetxeek edota irakasleek sorturiko dokumentua) parte den Konpetentziei heldu genion. Hauek Heziberrin azaltzen diren moduan landu beharrean, Jose Moya hezkuntza zientzietan diplomatua azaldutako moduari erreparatu behar izan genion eta bere konferentziaren hainbat ideia laburtu genituen hemen.
Eduki pisutsu hauetaz aparte, badira ulergarriagoak egin zitzaizkidan beste elementu batzuk ere; hala nola, kultura bisuala. Gizarteak sortzen duen eredua irakaskuntza eta haurtzaroaren inguruan, hauek ikusteko modua baldintzatzen dute eta horrela, sarrera honetan, horren inguruko hausnarketa bat egin dugu hasiera batean kultura bisual honetatik bi kontzeptu horien ikuspuntuak plazaratuz eta azken batean, hauek kritikatuz.
Curriculumaren atalari helduz berriro ere, curriculum formal eta filisofoetaz hitz egin genuen beste saio batean. Horrela, egun honen amaieran, curriculum formal, ezkutu, ausente eta errealen kontzeptuen berri izatea lortu genuen. Ondorengo sarrera Curriculumaren inguruan ere izan da. Bestean ez bezala, honetan curriculumaren zehaztapen-mailak aurkeztu ditugu eta bakoitzak dituen izaeran, baldintzatzaileetan, egileetan eta edukietan sakondu dugu.
Hezkuntza Curriculuma eta beraz, Hezkuntza sistema urteen igaropenarekin aldatuz doa; izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragiten du, Horrela, historian zehar garrantzitsuenak izan diren hezkuntza erreformak azaltzea ezinbestekoa ikusi dugu sarrera honetan eta honetaz gain, erreformen alderdi positibo eta negatiboak aurkeztea ere garrantzitsua iruditu zaigu. Horrela, gure klasekideek erreformen inguruan egindako aurkezpen sakon eta interesgarrien eskematizazioa egiten saiatu gara.
Blogaren muina hezkuntza izanda, sarrera guzti hauetan zehar tradizionala den hezkuntzaren inguruan egin dugu bere ezaugarriak eta ezinbesteko elementuak (Curriculuma) azalduz baina jakina denez, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren transmiziorako modu hau ez da metodo bakarra. Metodologia aktiboa ezagutzak eraikitzeko beste metodologia da non ikaslea ardatza den eta non bere aurre ezagutzak eta esperientziak abiapuntu hartuz, ezagutza berriak bereganatzen dituen. Guk horrela, metodologia hau Kartografia batean irudikatu nahi izan dugu non era bisual batean bere ezaugarriak eta abantailak (ikasleentzako, irakasleentzako eta giroaren hobekuntzarako) plazaratu nahi izan ditugu tradizionalarekin konparaketa bat eginez.
Amaitzeko, ebaluazio kontzeptuaren inguruan mintzatu gara. Ebaluazioa hezkuntzaren prozesuaren barne dagoen elementua da baina nola ulertzen dugu guk hau? zer da ebaluatzea? ebaluazio era bakarra dago? Galdera hauek eta beste guztiak erantzun nahian, "ULE Buenas Prácticas Docentes Lopez-Pastor & Perez-Pueyo" liburuaren lehenengo bi kapituluak irakurri ditugu eta hauetan agertzen diren idei nagusiak galdera batzuk erantzutearen bidez laburbiltzen zaiatu gara.
Sarrera honekin beraz, blogari eta Didaktika Orokorraren ikasgaiari amaiera ematen diogu eta horrela, baieztatu dezakegu hauie esker aurre ezagutzak handitu ahal izan ditugula eta ezagutza berrien eraikutza egiteko aukera izan dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario