Mostrando entradas con la etiqueta curriculuma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta curriculuma. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de marzo de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Sarrera honetan, behin jakinda curriculum formalaz aparte ausentea, ezkutukoa eta erreala daudela (ikusi curriculum motak ), curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu.

Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena:  ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma.

Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak:

1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak. 
Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorretako helburu orokorrak, alorretako Eduki-blokeak eta orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak dira. Lehenengo zehaztapen maila honen adibidea, Heziberri 2020 dokumentua da. 

2. Bigarrena, ikastetxeko proiektu curricularra (I.C.P; P.C.C. )da. Hau, ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak dira. Hau zentro kokretu batentzat eraikia dago eta orokorra eta gidatzailea da. Honen arduraduna ikastetxe taldea da: Edukien irakaskuntza, koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. Bigarrengo hau, Oinarrizko Curriculum Diseinuaren eta ikastetxearen errealitatearen menpe dago.

Curriculum zehaztapen mail honi dagokionez, eduki batzuk lantzen ditu: Zikloetako Helburu Orokorrak, Edukien saila eta sekuentziazioa, metodologia orientabideak, espazio eta denbora antolatzeko irizpideak, material didaktikoa eta azkenik, ebaluazio irizpideak. Curriculum honen adibide bat, edozein Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola bateko curriculuma izan daiteke; izan ere, ikastetxe guztiek mota honetako bat izatearen beharra daukate.

3. Hirugarrena, Gelako Porgramazioa izango lirateke. Honetan, heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, non hauek ordenatuta daude eta sekuentzializatuta azaltzen dira. Bere izaera didaktiko- Antolatzailea da; hau da, talde jakin batean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea da. Honen egilea edo arduraduna irakasle taldea izango da, hain zuzen, ikastetearen irakasle taldea edo ziklo eta maila jakin bateko irakasleak. Baldintzatzaileak kontuan hartuta esan dezakegu, dokumentu hauen baldintzatzaileak ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza dira. 
Edukiak hurrengo hauek dira: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta erabili behar den didaktikako materialen antolaketa. 

4. Laugarrena, Banakako Egokitzapen Curricularra (C.E.I)-(A.C.I.) da. Honek hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke. Bere izaera Didaktiko- Antolatzailea da, aniztasunari ematen diolako trataera. Honen arduraduna, gela konkretu batean dauden irakasle- tutore eta espezialistak dira, Heziketa Bereziko irakasleen laguntzarekin. Azkenik baldintzatzaileak, hirugarrenean esan bezala,ikasgelako programazioa ea gizabanakoaren ezagutza dira.

viernes, 3 de marzo de 2017

CURRICULUMA

Heziberri 2020ri buruz egindako aurreko sarreran, gure Autonomia Erkidegoan aldi-aldian dagoen Curriculumaren inguruan hitz egin nuen. Dena den, uste dudanez benetan curriculuma zer den argi geratu ez zenez, hona hemen curriculumari buruzko sarrera orokor eta motz bat.

Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste gainerako guztia ez da curriculuma.

Hori behin argi edukita, lau curriculum mota ezberdindu ditzazkegu:

1.CURRICULUM FORMALA EDO AGERIKOA:  Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen edo eratzen duten dokumentua da non definituta geratzen den zer-nolako eduki helazi behar zaien umeei eskolan, nola helarazi (metodologia), nola ebaluatu horiek...etbar. (Heziberri2020 sarreran agertzen den guztia; izan ere, hau curriculum formal bat da).

2.CURRICULUM ERREALA: Ikasleek benetan ikasten dutena. Curriculum formaletik ematen den guztitik ikasleek barneratzen dutena.

3.CURRICULUM EZKUTUA/EZ AGERIKOA: Antolamenduaren arabera trasmititzen diren jakintza, ezagutza, ideologia, jokabide... era inplizito batean. Konturatu gabe barneratzen direnak.

4.CURRICULUM "AUSENTE": Gure planifikazioetan ez dagoena edo dagoena baina ez dena ematen.
Adibide bat: Matematikako irakasleak L.H. 6.mailan, adibidez, ikasgai honetan eman behar dituen edukien artean: algebra, biderketak hiru zenbakiekin, problemak... ditu. Honek algebra ez ematea kurtso honetan erabakitzen du. Ikasleek algebra ikasi beharko zuten baina irakasleak ez ematea erabaki duenez, hauek ikasgai honen eta kurtso honen aldetik ez dute materia hau ikusiko. Kasu honetan orduan, algebra curriculum ausente hori izango lirateke.

Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.

Horrela, informazio zehatz eta labur honekin, curriculumei buruzko informazio garrantzitsuena aipatutzat emango genuke honetan asko sakondu barik. 

domingo, 12 de febrero de 2017

José Moya eta konpetentziak.


Sarrera honetan José Moyak emandako hitzaldiaren idei nagusienak bilduko ditugu. Horrela, hezkuntza munduari buruzko informazio gehiago jaso ahal izango dugu etorkizunean irakasle jakintzuak eta ondo formatuak izateko.


  • José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa eta Heziberrik planteatzen duena.


José Moya konpetentzien inguruan definizio bat ematen du zein beste txosten edo legeekin konparatuz, Heziberri adibidez, ezberdina den. Honela definitzen du konpetentzia : "La forma en la que una persona utiliza todos sus recursos adecuadamente para resolver una tarea concreta en una situación determinada". Beste legeek edo txostenek berriz, adierazten dute konpetentzia bat dela pertsona bat dituen ezagutzen, baloreen, jarreren edo jakiteen multzoa.
Bi definizio hauen artean Moyak ikusten duen ezberdintasuna da bigarrenak definizioaren gakoa galtzen duela; hau da, ez da edozein multzoa baizik eta konpetentzia bakarrik bereganatzen dela multzoa era egoki batean sortzen denean eta hau gertatzen da pertsonek multzoa era egokian erabiltzen dutenean.

  • José Moyaren iritziz zeintzuk dira ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


Konpetentzia ikaskuntza mota eta maila bat da konportamendu, jokaera eta ahalmena edo edukierarekin batera eta hauek haien artean ezberdinak dira. Moyaren hitzez hauek dira gure hezkuntza sistemak hartzen dituen ikaskuntza motak; gauza da aldi aldian dagoen legearen arabera  garrantzi handiagoa ematen zaiela batzuei besteei baino.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990 an., LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" iksakuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin, garrantzia ematen zaio.
Moyaren iritziz, hezkuntza sistema aldatzen dugunean ez dugu aurreko sistema lurrera botatzen, baizik eta geneukana mantentzen dugu eta gehitzen diogu lege berriak.

  • Oinarrizko hezkuntzak izaera selektiborik al du? 

José, zortzi ikaskuntza motaz hitzegiten du zeintzuk Europako herrialde guztiek adostaturikoak dira eta beharrezkoak pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakitea.
Ikaskuntza hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:
Lehenengoa da gehiengoen eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa. Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa ikusita, konturatu ahal gara honek justu kontrakoa egiten duela. DBHko azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu jada; ikasteko balio dutenak eta ez dutenak balio. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta besteak berriz erdi graduko zikloak edo FPa egitera.
Irizpideen harira bueltatuz, bigarrena da bizitzako arlo askotan egon behar dela eta hirugarrena, landu behar ditugula bizitzan ikasten jarraitzeko.

  • Ebaluaziori dagokionez, zer da Moyaren iritziz halabeharrez egon behar dena konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko? Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena? 


Moyaren hitzaldiaren ideien laburpena amaitzeko, konpetentzien ebaluazioari helduko diogu.
Hauek ebaluatzeko halabeharrez egon behar direla alde batetik, informazioaren iturriak eta bestetik, ebaluatzeko irizpideak adierazten du Moyak.
Azken hauek area curricularren barruan daudenak dira eta ondorioz, area bakoitzen ebaluazio irizpideak erlazionatu behar dira oinarrizko konpetentziekin. Hauek erlazionatzean, ebaluatzeko irizpideak lortzen ditugu.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik egokiena zein den aukeratzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; halaber, informazio iturrak zeregineten erabakiekin lotuta baitaude.
Orduan, ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarri edo zutabea.