Sarrera honetan José Moyak emandako hitzaldiaren idei nagusienak bilduko ditugu. Horrela, hezkuntza munduari buruzko informazio gehiago jaso ahal izango dugu etorkizunean irakasle jakintzuak eta ondo formatuak izateko.
- José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa eta Heziberrik planteatzen duena.
José Moya konpetentzien inguruan definizio bat ematen du zein beste txosten edo legeekin konparatuz, Heziberri adibidez, ezberdina den. Honela definitzen du konpetentzia : "La forma en la que una persona utiliza todos sus recursos adecuadamente para resolver una tarea concreta en una situación determinada". Beste legeek edo txostenek berriz, adierazten dute konpetentzia bat dela pertsona bat dituen ezagutzen, baloreen, jarreren edo jakiteen multzoa.
Bi definizio hauen artean Moyak ikusten duen ezberdintasuna da bigarrenak definizioaren gakoa galtzen duela; hau da, ez da edozein multzoa baizik eta konpetentzia bakarrik bereganatzen dela multzoa era egoki batean sortzen denean eta hau gertatzen da pertsonek multzoa era egokian erabiltzen dutenean.
- José Moyaren iritziz zeintzuk dira ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Konpetentzia ikaskuntza mota eta maila bat da konportamendu, jokaera eta ahalmena edo edukierarekin batera eta hauek haien artean ezberdinak dira. Moyaren hitzez hauek dira gure hezkuntza sistemak hartzen dituen ikaskuntza motak; gauza da aldi aldian dagoen legearen arabera garrantzi handiagoa ematen zaiela batzuei besteei baino.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990 an., LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" iksakuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin, garrantzia ematen zaio.
Moyaren iritziz, hezkuntza sistema aldatzen dugunean ez dugu aurreko sistema lurrera botatzen, baizik eta geneukana mantentzen dugu eta gehitzen diogu lege berriak.
- Oinarrizko hezkuntzak izaera selektiborik al du?
José, zortzi ikaskuntza motaz hitzegiten du zeintzuk Europako herrialde guztiek adostaturikoak dira eta beharrezkoak pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakitea.
Ikaskuntza hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:
Lehenengoa da gehiengoen eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa. Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa ikusita, konturatu ahal gara honek justu kontrakoa egiten duela. DBHko azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu jada; ikasteko balio dutenak eta ez dutenak balio. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta besteak berriz erdi graduko zikloak edo FPa egitera.
Irizpideen harira bueltatuz, bigarrena da bizitzako arlo askotan egon behar dela eta hirugarrena, landu behar ditugula bizitzan ikasten jarraitzeko.
- Ebaluaziori dagokionez, zer da Moyaren iritziz halabeharrez egon behar dena konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko? Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena?
Moyaren hitzaldiaren ideien laburpena amaitzeko, konpetentzien ebaluazioari helduko diogu.
Hauek ebaluatzeko halabeharrez egon behar direla alde batetik, informazioaren iturriak eta bestetik, ebaluatzeko irizpideak adierazten du Moyak.
Azken hauek area curricularren barruan daudenak dira eta ondorioz, area bakoitzen ebaluazio irizpideak erlazionatu behar dira oinarrizko konpetentziekin. Hauek erlazionatzean, ebaluatzeko irizpideak lortzen ditugu.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik egokiena zein den aukeratzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; halaber, informazio iturrak zeregineten erabakiekin lotuta baitaude.
Orduan, ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarri edo zutabea.