Lehenengo sarrera hau hausnarketarako lekutzua izango da, nire hezkuntzaren inguruko hausnarketa hain zuzen ere. Hemen argitaratzen dudana azkenengo emaitza da baina aurretik, argazkiak aukeratu izan behar ditut eta klasean denok aukeratutako argazkiak talde txikietan partekatu izan ditugu esperientziak amankomunean jarriz.
Argazki hau erreferentzia egiten dio nire lehen hezkuntza etapari hainbat arrazoiengatik. Lehenengo eta behin esan beharra daukat irudi honetan Teide sumendia agertzen dela; izan ere, Tenerifen egindako argazkia baita. Aukeratu ditudan 10 argazketatik hau nire lehen hezkuntzako etapa konfiguratzen du poztasuna, ikaskuntza berriak eta familiarekin lotutako oroitzapen onak ekartzen dizkidalako. 10 urte inguru nituen Tenerife bisitatzera joan nintzenean eta gogoratzen dut hainbat leku ezberdin bizitatu genituela eta gauza berri asko ikasi nituela adibidez: sumendi bat igotzean tenperaturak murrizten direla eta zenbat eta gorago egon orduan eta hotz handiagoa egiten duela; edo lehen, Gomera uhartean, pertsonek txistuen bidez komunikatzen zirela besteen artean.
Honegatik baiezta dezaket bidai hau eragin didala orain dudan maisu-maistra irudia sortzen. Izan ere, esperientzia honetatik ondorio moduan atera nuen eta orain ere ateratzen dut, informazioa eta ezagutzak esperientzien bidez ikasten direla hobe liburuen bidez baino eta nahiz eta agian ezagutza horiek klasean ikasi, benetan ikasteko erarik hobeena gure larruan bizitzea dela. Honela, egunen batean maistra izatera heltzen naizenean, bizipen honetatik baliatuz ezagutzak umeek beraien esperientzien bidez ikastea saiatuko naiz; nire garaian nik egin nuen moduan.
Argazki hauek nire lehen hezkuntza etapa gehien eta hobeen laburtzen duten jostailuak dira. Bigarren argazkiko jostailua Lego piezak dira eta lehenengo argazkiaren jostailuaren izena ez gogoratu arren, bai gogoratzen dut eraikinak eta figurak eraikitzeko makila eta bola txiki magnetiko batzuk zirela. Tontakeri utza badirudi ere, 10 argazkietatik bat aukeratu beharko banu kolorezko jostailuaren argazki hau aukeratuko nuke ziur aski.
Jostailu hauek oso bereziak dira niretzat batez ere ekartzen dizkidaten oroitzapenengatik. Hauekin orduak eta orduak ematen nituen nire ahizparekin eta nire amarekin jolasten hainbat eratako eraikinak, altzairuak, karratuak eta dorreak egiten eta horregatik uste dut argazki hauek ikusteak poztasuna, alaitasuna, grima eta herrimina ekartzen dizkidala. Jolasean aritzen nintzenean aukera nuen edozertara jolasteko eta asmatzeko edo lagunekin eta batez ere familiarekin egoteko. Gainera, asko gustatzen zitzaidan imaginatzea eta gauza berriak asmatzea eta bi jostailu hauek irudimena askatzeko aukera paregabeak ematen dituzte.
Orain sortzen ari dudan maistu-maistra irudian jostailu hauek garrantzi asko suposatzen dutela nigan uste dut, honek irakatzi didalako umeak libre utzi behar ditugula nahi duten erara eta modura jolasten eta jarduten. Haurren hegoak ez ditugu moztu behar eta are gutxiago adin tarte honetan non bere jakin-mina handiagoa den eta ikasteko nahiak hadiagoak diren.
Gainera, bere garapen bai kognitiboan bai motorean garrantzi handia dauka jolasa eta horregatik hau umeek gehiago jolastu ditzaten sustatu behar dugula ondorio moduan atera ahal izan dut lehen hezkuntzako argazki hauetatik.
Irudi honetan nire herriaren aintzira agertzen da eta honekin nire herria orokorrean irudikatu nahi dut. Extremaduran dagoen herri txiki bat da eta nahiz eta orain asko ez joan, lehen udan eta aste santu guztietan joaten nintzen eta oso urdiri jartzen nintzen aste osoan zehar herira heldu arte. Han, 6-12 urte artean, denetarik egiten genuen eta denetariko abenturak eta esperientziak bizitzen genituen. Bero asko egiten duenez udan han, etxearen atarian plastikokosko igerileku jartzen genuen eta han bilusik bainatzen ginen eta auzokideekin ur puzikekin jolasten genuen bata besteari botatzen eta buztitzen. Horrelako egunak pasatzen nituen han eta animaliei buruz, landarei buruz eta gauza askoei buruz asko ikasten nuen; adibidez, han lehendabiziz ikusi nituen sugeak. Nire herriaz gogoratzen naizenean poztasuna eta alaitasuna etortzen zaizkit burura, nola dibertitzen nintzen adin tarte horretan han nengoenean eta nola nire ama aske usten zidan edozer egiteko eta nahi nuen herriko muturretik ibiltzeko.
Herriak txikitan ekartzen zidan ilusioa eta poztasuna eskolak eta ikasteak haurrei ekarri edo eragin beharko litzaiekeena izan beharko luke. Haurren ilusioa eta motibazioa ezinbestekoa dela ikasketa munduan ikasi dut eta horregatik maisu-maistra batek ezinbesteko ezaugarri batzuk izan behar dituztela ondorioztatu dut; hauen artean, ilusio-sortzaileak izan behar direla.
Hemen, txokolatezko piruleta batzuk ditugu, zehatz-mehatz nire amaren urtebetetzean egindakoak. Argazki hau nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen du txikitan eskulanak eta sukaldaritzaren inguruan gauza piloak egitea asko gustatzen zitzaizkidalako eta horregatik, argazki hau nire pertsonaren eta izaeraren zati bat irudikatzen duela pentsatu dut aukeratzean. Pixkanaka-pixkanaka hauenganako nuen grina hori desagertzen joan da baina, hala ere, esperientzia honek oroitzapen onak ekartzen dizkidala esan dezaket. Nire amarekin sukaldean arratsaldeak ematen nituen postreak egiten, batez ere txokolatezkoak😋! Primeran pasatzen genuen eta errezeta oso goxoak egiten genituen familia osoarentzako. Oroitzapen goxoak eta atseginak benetan.
Errezetak eta eskulanak egitea irudimena lantzeko era paregabe bat dela iruditzen zait; hala nola, umeek haien gustuak eta hobiak aurkitzeko baliagarria izan litezke. Jostailuaren irudian esan bezala, umeen irudimena eta sormena lanketa prozesuan laguntzaileak izan behar garelaren ustean nago eta askeak utzi behar ditugula haurrak esperimentatzen eta sortutakoaz eta agindakoaz disfrutatzen, bizitzen.
Begi bistakoa denez, argazki honetan saskibaloi partidu bat agertzen da; hain zuzen ere, nire lehen hezkuntza garaian eskolako taldean jokatu nuen garaietako partidu bat.
Honekin ez bakarrik saskibaloia, eskolaz konpo egiten diren kirol guztiak erreflezatzen ditu eta horregatik ere aukeratu dut.
Argazki hau begiratzen dudan bakoitzetan bizipen bai onak bai txarrak etortzen zaizkit burura. Onak, alde batetik, saskibaloi munduan sartu nintzen lehenengo aldia izan zelako, nire lehenengo saskibaloi taldea eta entrenatzaileak izan nituelako eta istorio asko bizi nituelako nire lagunekin hemen. Txarrak, beste batetik, gehienat eskolan gertatzen ziren lagunen arteko arazoak entrenamenduetara isladatzen eta eramaten zirelako eta horren ondorioz, askotan txarto pasatu nuelako. Nahiz eta horrelakorik gertatu, gauza on asko ekarri zizkidan esperientzia honek epe luzerako. Izan ere, oraindik ere saskibaloi talde batean jokatzen dut eta kirol hau arazoetatik urruntzeko baliagarria izaten zait, desestresatzeko, arazoak ahazteko... Gainera, honen bidez balore oso garratzitsu batzuk ikasi eta landu nituen eta hau garatzen eta hazten dagoen pertsona batean beharrezkoa dela iruditzen zait bizikidetzan eta munduan bizitzen ikasteko.
Kirola, edo haratago ere, eskolaz kanpoko ekintzak, oso inportanteak direla errefutaezina den baieztapen bat da eta lehen hezkuntzako umeentzat ezinbestekoak direlaren ustean nago. Dantza, judo, gimnasia erritmikoa, zumba, eskulan tailerrak, futbola, saskibaloia...eta horrelako jarduerak egitea komenigarria da eskolan eta etxean ikasten ez diren bizitzako baloreak bereganatzeko; hala nola, errespetua edo talde lana. Esperinetzia hontatik elkarbizitzarako balore askoren ikaskuntza atera ahal izan dut eta hauek orain dudan maisu-maistra irudia sortzen eragin didate; batez ere, umeen bazterketari buruz kontrako iritxia sortzen lagungarriak izan dira eta talde lana eta kooperatibitatearen inguruko pentzamenduetan ere.
Bai, hemen traktore baten barruan gaude jolasten bai.
Argazki hau nire osaba-izeben herrian eginda dago; hain zuzen ere, nire osaba lan egiten duen harrobian.
Argazki hau nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen duela esan dezaket ia asteburu guztiak pasatzen nituelako herri honetan, Aletxan, eta gauza asko suposatu dituelako herri honek; hala nola, poztasuna, askatasuna, naturaren inguruko arakaketa edo lasaitasuna eta bakea. Aletxa Extremaduran daukadan herriarekin konparatu dezaket; herri hau bestearen erreplika gertua eta txikiago bat dela esan dezakegu. Izan ere, sentimendu eta oroitzapen oso antzekoak eragiten zizkidaten biek txikitan eta bietan naturari eta orokorrean bizitzari buruzko gauza asko ikasi nituen.
Esperientzia hauek orain dudan maisu-maistra irudia sortzen asko eragin didate Extremadura herriaren argazkian esan ditudan arrazoi berberengatik. Baina, lehen esandako informazio horri gehituko nizkioke asakatasunaren, araketaren eta ezagutzak heldu baten laguntzarik gabe ikastearen garrantziak. Maistru batek ez du zertan gauzak ondo dauden ala ez esan beharrik, umeek berek konprobatu eta ikertu behar dute eta horrela bai benetako ikaskuntza bat egotea lortuko dugula.
Txikia nintzenean edozein gauzari egiten nion argazki eta hona hemen horren adibide bat. Eskuan dudan argazki kamera hori nire aitaren gazte aldiaren garaikoa zen eta atzean agertzen dena, nire logela. Noski baietz urte hauetan kamera digitalak ezistitzen zirela baina honekin aritzea asko gustatzen zitzaidan. Animaliei, panpinei, kotxe jostailuei, janariari, pertsonei, paisaiei, marrazkiei, edozeri egiten nion argakia bai gauza berri eta bitziei bai heldu batentzat diruditen gauza arrut eta ohikoei. Nik uste, ohitura hau esan nahi duela oso jakinahi eta berrizalea nintzela. Denari argazkia atera nahi nion oroitzapenak gordetzeko eta era batez, berria zena aztertzeko eta partekatzeko.
Horregatik argazki hau aukeratu dut, nire izaeraren informazio asko trasmititzen duelako.
Gainera, argazki honek eragina izan du nigan; izan ere, kuriositatea edo jakin-mina bermatzea garrantzitsua dela ere transmititu eta irakatsi dit eta hori da gaur egungo maisu-maistra batek egin beharrekoa, jakin-mina sustatu.
Amaitzeko inauteriei eta mozorroei buruzko bi argazki hauek aurkezten dizkizuet:
Lehendabiziko argazki honetan nire ahizpa eta ni agertzen gara ni indiarraz eta bera txanogorritzuz mozorrotuta. Hau lehen hezkuntzako bigarren mailakoa inguru izango da.
Bigarrengo honetan berriz eskolan ospatutako inauteria agertzen da. Hemen txoriz mozorrotuta geunden, plastika ikasgaian egindako kareta batzuekin. Mozorro hau seigarren mailan egindakoa da non "helduak" ginenez, ez genituen mozorro handirik ezta ponposorik egiten.
Bi argazki hauek dira aukeratu ditudan azkenak, horrelako egunak direlako eskolan gehien gogoratzen ditudanak; hots, txokolatadak, bakearen egunak, euskal astea, gaboneko antzerkiak...eta abar.
Hauek ziren gehien gustuko nituen egunak jarduera eta ariketa bereziak egiten genituelako klasean eta patioan eta klaseko giroa hobea zelako.
Horrelako hauek egitea oso ona eta baliotzua dela eta gauza asko ikasten direla hauek egiten uste dut. Jarduera hauek egiteko jartzen diren gogoak, ilusioa, lan giroa eta emozioak ikasturtean zehar jarri beharko liratekeela uste dut eta horregatik klaseak (esan nahi dut, ikasgaien antolaketa eta programazioa) jarduera hauez beteta egon beharko lirateke. Taldean aritzea eta ikasteko eta parte-hartzeko gogoak sustatu behar dira gelan eta horretarako, ez genuke ,gu, irakasleak, liburuetan agertzen den teorian oinarritu behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario