lunes, 6 de febrero de 2017

Heziberri 2020

"Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu gara gaur, otsailak 6, klasean eta zehazki, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua landu dugu, Heziberri 2020. Hau Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretua da LOMCErekin batera funtzionatzen duena.
Orain era labur eta sinple batean azalduko dut nola osatzen den Heziberri 2020 curiculuma eta haren estruktura eta ezaugarri orokorrenak, detaileak alde batera utzita.

Lehendabizi dokumentua gainetik arakatu dugu eta gero, eskema moduko bat egin dugu ze nolako galderak erantzuten dituen dekretuak ondorioztatzeko. Dekretuak bost galderei erantzuna ematen diela atera dugu: Zer, Nola, Zertarako, Noiz eta Non.

Lehenengo galderari erantzuna ematen dio edukien atala. Edukien barruan ezaugarriak agertzeaz gain, bitan banatzen da; alde batetik lehenengo zikloko edukiak eta bestetik, bigarren ziklokoak.
"Nola" galderari erantzuna ematen dion atala metodologiarena da eta "Noiz" galderaren erantzuna aurkitzeko berriz, Ziklo eta Mailen atalak arakatuko ditugu.
"Zertarako" galdera ia curriculum osoak osatzen du. Alde batetik bost zehar konpetentzia ditugu (ikasten eta pentsatzen ikasten, ekimenarako eta espiritu ekintzailerako, norbera izaten ikastea,elkarbizitzarako konpetentzia eta hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia) non bakoitzak bere osagaiak dituzten eta beste aldetik, diziplina barneko konpetentziak. Azken hauek zazpi dira: Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, Matematikako konpetentzia, Zientziako konpetentzia, Teknologiarako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra, berriro ere hauek beren osagaiekin. "Zertarako" galdera honi helburuak ere erantzuten dute eta hauek diziplina barneko konpetentzia bakoitzetan azaltzen eta zehazten dira era ezberdinetan eta informazio ezberdina emanez.
Azkenik, amaitzeko galdera hauekin, "Non" galderen erantzuna familia, ikasle, irakasle eta gizartea direla esan ahal dugu.

EBALUAZIOA:

Bost galdera hauez aparte, ebaluazioaren kontua daukagu.
Honen inguruan curriculumak asko hitz egiten du eta honi garrantzi asko ematen zaio. Gauza da abaluazioaren kontu hau ezin dugula eskematizatu lehen egin dugun moduan; honek gehiago sakontzea eskatzen digu.

Hasteko, komenigarria da argitzea zer ebaluatzen duen curriculumak.  Galdera honen erantzunaren barruak ebaluatzearen edukiak ditugu non esaten den oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzen direla: bai zehar-konpetentziak bai diziplina barnekoak; guztiak baitira beharrezko hezkuntza xedeak erdiesteko.
Jarraitzeko, zeren bidez ebaluatzen den galderaren erantzuna agertzen zaigu dokumentuan; hots, ebaluazio-irizpide eta lorpen-adierazleen bitartez. Ikasleak zer ikasi duen balioesteko adierazleak edo erreferenteak dira ebaluazio-irizpideak. Lorpen-adierazleek jokabide behagarri bihurtzen dituzte ebaluazio-irizpideak. Bi eginkizun dituzte bi hauek: Edukiak ebaluatzeko eginkizuna eta konpetentziak ebaluatzko eginkizuna.
Noiz ebaluatzen de jakiteko, curriculumak esaten digu kurtsoaren hiru momentu desberdinei erreparatu behar diegula. Lehenengoa, hasierako momentua edo diagnostikoa: honetan konpetentzia maila da erreferentzia eta bere helburua da jakitea zer egoeratan dagoen irakasteko eta ikasteko prozesua abiatu aurretik, horrela, hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatuko da. Honen adibide oso argi batzuk dira PISA testak edo Errebalidak.
Bigarren momentuari bitartekoa deitzen zaio (kurtsu erdian egiten dena) eta honetan egiten dena da edukien eta ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapenaren eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea; gerora ikaslearengan hautematen diren ahalguneetan eta indargunetan ikasteko prozesu bat eraikitzeko eta oztopoak gainditzen lagundutzeko.
Azken momentuari amaierako ebaluazioa deitzen zaio eta honetan kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari; objektiboa izan behar dena. 
Azkenik, nola galdera erantzuten dion atalak, ebaluazio autentiko eta testuinguruan errotutako ikaskuntzaz hitz egiten du; era kualitatibo eta kuantitatibo baten bidez ebaluatzen dela (ez gai,oso ongi,bikain). Ebaluazio autentikoa, bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen dituen ebaluazioaren ikuspegia da eta ikuspegi hori bat dator "testuinguruan errotutako ikaskuntza" deritzon ikuspegiarekin. Azken hau ikasitakoak lotzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie ikasleei ebaluazio modu horrek.

Horrela, ebaluazioaren azken atal honekin, Heziberri 2020 dekretuaren eskematizazioa bukatutzat eman ahal dugu. Kontzeptu hauek gehiago sakontzeko edo hauei buruz gehiago jakiteko, heziberri dokumentua arakatzea gomendatzen dizuet.






No hay comentarios:

Publicar un comentario